Loading

Guri buruz

El perro chico

Txakur txikia, hau da, bost zentimo, ordaindu behar zuten bilbotarrek «txakur txikia» esaten zioten zubi birakaria zeharkatzeko. Zubi haren izena hartu zuen urte luzez leku guztietako artistak eta jende ospetsua hartu zituen jatetxeak. 2015ean, Marzana 16ko taldeak zubia zeharkatu eta historiarekin jarraitzeko ateak berriz irekitzea erabaki genuen.

Hemengo eta hango zaporeak, teknika modernoak eta tradizioa uztartzen dituen nazioarteko taldea eta sukaldaritza. Brasiletik Japoniara eta Mediterraneotik Euskal Herrira bueltan.

Gure sukaldera arrainik freskoena dakarren Erriberako merkatuarekiko gertutasunak, tokiko produktoreak eta exotikotasunaren eta bertakotasunaren arteko nahasketa. Horra hor sasoiko produktua nagusi den kartaren ezaugarriak.

Perro Chico Marzana kalean dago, San Frantzisko kalearen eta Bilbo Zaharraren artean, hirigunearen bihotzean, itsasadarrari, merkatuari eta Zazpikaleei begira. Kalearen beste aldean dago Marzana 16 taberna, gure abenturaren abiapuntua, itsasadarrerako ikuspegi paregabea dituen terrazaren alboan. Hitzordua lotzeko eta bertan lotzeko lekua.

Sasoiko produktu freskoak

Ikusi gure karta eta taldeentzako menuak

Jan →

El Perro Chico. Jatetxea eta taberna. Jan eta edan.