TERMINOAK ETA BALDINTZAK
Informazioaren gizarteko eta merkataritza elektronikoko zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeak eta ezarri beharreko gainerako legediak xedatutakoa betez, MARZANA SLk zera jakinarazten dizu:
- Helburua eta identifikazioa
Honako kontratazio-baldintza orokor hauek arautzen dute «Oparitu Perro Chico» opari-txartelaren erosketa.
Kontratatutako zerbitzu edo produktuen hornitzailea MARZANA SL da (helbidea: Marzana 16, behea, 48003 Bilbo; Bizkaiko Merkataritza Erregistroan izena emana du, 5528 liburukian, 17. folioan, BI-65882 orrialdean, 1. inskripzioan; IFK: B95798708).
Kontratu hau gaztelaniaz eginda dago.
- Kontratazio-prozedura
«Oparitu Perro Chico» txartela erosteko, webgune honetan dagoen inprimakia bete behar da, mahaikideen kopurua eta aukeratu den menua zehaztuta. Datu pertsonalak bete eta bidali ondoren, erosleak mezu elektroniko bat jasoko du zenbatekoaren eta ordainketa egiteko PayPal kontuaren berri emanez. PayPalen ordaindutakoan, erabiltzaileak ordainagiria jasoko du, ordainketa burutu duelako ziurtagiritzat erabiltzeko. Erosketa egin eta 3 egunetan, gehienez, erosleak beste mezu elektroniko bat jasoko du opari-txartelarekin eta erreserba formalizatuz trukatzeko argibideekin.
- Onarpena
Kontratazio-baldintza orokor hauek onartuz, kontratuaren terminoak onartzen dira eta, beraz, erabiltzaileak ordaintzeko betebeharra onartzen du.
- Indarraldia eta iraupena
Oparitu Perro Chico txartelak 6 hilabeteko balio-epea du, erosten den egunetik zenbatzen hasita. Balio-aldia amaitu ondoren, bonuak ez du baliorik izango eta erosleak ezin izango du zenbatekorik edo zerbitzurik eskatu trukean
Kontratatutako zerbitzuekin trukatzeko, eskatzen den egunean jatetxean lekua egon beharko da, ezinbestean.
- Informazioa eta kontsultak
«Oparitu Perro Chico» txartelari buruz edozein argibide nahi izanez gero, datuak aldatu nahi izanez gero, edota edozein gorabeheraren edo erreklamazioren berri eman nahi izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezke 946402665 telefonoan edota info@elperrochico.eshelbide elektronikoan.
- Atzera egitea
Hamalau eguneko epea duzu kontratu honetan atzera egiteko, inolako justifikaziorik eman behar izan gabe. Kontratua egin eta 14 egutegi-egun igarotzen direnean amaituko da atzera egiteko aukera ematen duen epea. Atzera egiteko eskubidea erabiltzeko, EL PERRO CHICO JATETXEAn (Aretxaga kalea, 2 48003 Bilbo edota info@elperrochico.es helbide elektronikoa) jakinarazi behar duzu kontratuan atzera egiteko erabakia, inolako zalantzarik eragiten ez duen adierazpen baten bidez.
Atzera egiteko epea betetzeko, nahikoa da eskubide hori erabiltzeko jakinarazpena aipaturiko epearen barruan bidaltzea.
Kontratuan atzera egiten baduzu, egin dituzun ordainketa guztiak itzuliko dizkizugu (txartela helarazteko eskaintzen ditugun bideez aparte beste bat aukeratu izanaren ondorioz egin genitzakeen aparteko gastuak izan ezik), behar ez den inolako atzerapenik gabe eta, betiere kontratuan atzera egiteko erabakiaren berri eman eta 14 egutegi-egun igaro aurretik. Hasierako transakzioa egiteko erabili duzun ordainbide berbera erabiliko dugu dirua itzultzeko, ez bada zuk berariaz kontrakoa esan duzula; dena dela, El Perro Chicok ez du bestelako gasturik ordainduko dirua itzultzearren.
- Datu pertsonalen babesa
Datuak babesteko legezko betebeharrei dagokienez, www.elperrochico.esgure webguneko lege-oharrean ezarritakoa hartuko da aintzat.